XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3) Bietan egiduraren aldaketa batek alderdien eginkizunak aldatzen ditu.

4) Bietan aldaketa batek beste bat posible egiten du.

5) Bizidun bat izaki bizidunez osatua dago, bainan danen artean bakoitzaren bizitza-maila gainditu egiten dute.

Gizarteari ere berdin gertatzen zaio, gizakiz osotua dago, bainan gizartearen bizitza gizonen bizitza baino zerbait gehiago da.

Bestalde desberdintasunak ere aurkitu zituen: Bizidun batetan alderdi guziak izaki osoari lotuak dagoz eta gizartean berriz gizonek askatasuna dute nahiz eta askotan gizarteak askatasun hori asko mugatu.

Bizidun baten kontzientzia guzia alderdi batetan aurkitzen da, buruan eta kirio sisteman batipat, gizartean berriz gizon bakoitzak bere kontzientzia du.

Bizidunetan alderdi guziak bizidun osoaren onerako dagoz eta Spencer-en iritziz, gizartean alderantziz gertatzen da, gizartea gizon bakoitzaren onerako dago; beraz, gizon bakoitza gizartearen gainetik ipintzen du.